XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egoera profesionala

Ezaugarri hau, pertsona batek lan egiten duen enpresarekin hartzen duen laneko harreman-motari erreferitzen zaio, edota lehenago lan egindako langabeen kasuan, berriz, beren azken enplegua izan zuten enpresarekikoari.

Honako taldeok hartzen dira kontutan: Enplegatzailea, langile autonomoa, famili laguntza, kooperatibista, sektore publikoko alokatua, sektore pribatuko alokatua, aurrekoen barnean begietsi gabeko bestelako egoera.

Profesioa

Pertsona okupatu batek egiten duen lan-motari dagokio, jaramonik egin gabe pertsona horrek sailkatua egon beharko lukeen ekonomi ihardueraren adarrari eta egoera profesionalari (enpresari, enplegatu, etab. bezalako kondizioei).

Okupazio bat baino gehiago izanez gero, nagusienari dagokio datua, hau, pertsona zentsatuak halakotzat ematen duena izango delarik.

Eskolatze-maila

Pertsona baten eskolatze-maila da, pertsona horrek egindako edo egiten ari den ikasketa-gradurik altuena, kontutan eduki gabe bukatu dituen ala behin-behineko edo behin-betiko osatu edo burutugabeak dituen.

Hauexek dira modalitateak:
- Lehen mailakoak eta beheragokoak: barne-hartzen ditu, analfabetoak, irakurtzen eta idazten bakarrik dakiten pertsonak, lehen mailako edo O.H.O.ko ikasketak dituztenak.
- Bigarren mailakoak: barne-hartzen ditu, Oinarrizko Batxilergoaren, Goi-Batxilergoaren B.B.B. edo Lanbide-Heziketaren balio berdineko ikasketa-maila duten pertsonak.
- Unibersitariak: Unibertsitate-Eskoletan, Unibersitate-Fakultateetan edo Goimailako Teknikari-Eskoletan ikasketak egin dituzten pertsonak besarkatzen ditu.

Azkenik, sinbologia berezi bat erabili da koadroetako zifrak adierazteko erabili diren unitateak izendatzeko.

Eta honako hauexek dira sinbolo horiek:
milaka pertsona esanahi du, 1987ko IV. Hiruhilekoaren erreferentziarekin
portzentaiak adierazten ditu.